Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

ONTZIRATU ZAITEZ KANPAINAREN AZKEN HILABETEA

Dendatik sukaldera usain eta hondakinik gabe!

2017·04·03

ONTZIRATU ZAITEZ KANPAINAREN AZKEN HILABETEA

Dendatik sukaldera usain eta hondakinik gabe!

Jakingo duzuenez, Irurako Udala, Ekogunearen laguntzarekin, herritarren artean tuperrak banatzen ari da euro baten truke, Ontziratu Zaitez kanpainaren baitan. Beharrezkoak ez diren hondakinak ekiditea du helburu egitasmo honek, bereziki arrandegietan eta harategietan erostean erabiltzen diren bildukiak. Horregatik, zuen etxeko hondakinak murriztera animatzen zaituztegu, horretarako  tuper berrerabilgarriak erabiliz arraina eta haragia erosterakoan.

 Hartu zure tuperra!

Udaletxeko harreran banatuko dira euro 1en truke (ordutegia 9:00-14:00).

*Familiako tuper bat banatuko da, beraz, jadanik hartu duzuenok ezingo duzue bigarren bat hartu.

**2017ko apirilaren bukaeran kanpaina hau amaitutzat emango da