Eduki publikatzailea
Atzealdea Ongizate emozionala eta autozaintza tailerra, Saioa Garmendiaren eskutik
2025·12·10

Saioa Garmendia ongizate emozionalean eta coach pertsonalean aditua da. Ongizate emozionala bizitza osasuntsu, zoriontsu eta betea izateko oinarria da. Saioa Garmendiak tailerrak eskaintzen ditu zure ongizatea hobetzeko: zure burua hobeto ezagutzeko, autoestimua indartzeko, estresa kudeatzeko, emozioak askatzeko eta adierazteko eta autozaintza-ohiturak lantzeko.
Tailerretan lortuko duzuna:
- Barne-lasaitasuna
- Konfiantza handiagoa
- Estresa eta kezkak gutxitzea
- Zure osasuna eta bizipoza hobetzea
ANOETAKO DATAK:
- Urtarrilak 14 eta 28
- Otsailak 4, 18 eta 25
- Martxoak 18
IRURAKO DATAK:
- Martxoak 25
- Apirilak 15 eta 29
- Maiatzak 13 eta 29
- Ekainak 10
ORDUA: 18:00-20:00
IZEN EMATEA:
- Irurako Udaletxeko harreran edo Udalaren web orriko galdetegi honetan
- Anoetako liburutegian edo e-mailez: kultura@anoeta.eus
IZENA EMATEKO EPEA: Abenduaren 15etik 22ra
Prezioa: 10€ (lehenengo egunean ordainduko dira)
