Agenda
Atzealdea ONGI ETORRI BAKARRIZKETA
Ameli ipuin kontalariaren eskutik.
Gure herriko tabernak Ongi Etorri izena zuen. Bi ahizpen artean eramaten zuten bertako martxa. Mundua Ongi Etorrin hasi eta bukatzen zen askorentzat. Barraren bi aldeak ezagutu nituen nik. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Bertan, ikasi genuen zer zen emakumeen arteko elkarlana, zaintza eta ohartzerako gure izaera feminista bertan eraikitzen hasi ginen. Viola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera eta barrenak astintzera.
- Euskaraz
- Gazte eta helduentzat
