Eduki publikatzailea
Atzealdea Onartu dira 2025eko aurrekontuak
2025·01·09
Irurako Udalak 2.854.000 euroko aurrekontua izango du 2025erako, iazkoa baino %5,7 altuagoa. 2024ko abenduaren 30ean egindako ezohiko plenuan onartu ziren 2025ko udal aurrekontuak. Aho batez onartu ziren eguneko gai zerrendako puntu guztiak, 2025eko udal aurrekontua barne.
2025eko aurrekontuetan, 304.903 euro aurreikusi dira inbertsioetarako. Besteak beste, hauek dira urtean zehar egingo diren lanak: Plazaren peatonalizazioa, Etxezarreta kalean komun publikoa eraikitzea, Atxupi plazako lurzoruan konponketak egitea, baso plana egitea, pilotalekuko kristalak aldatzea edota irisgarritasuneko obrak gauzatzea.
Berdintasun sailari dagokionez, zaintzaren inguruko bekaren sozializazioa eta ekintza plana gauzatuko dira urtean zehar. 8000 euro bideratuko dira horretara. Guztira, sail honetara bideratutako aurrekontua iaz baino %5 altuagoa izango da.
Euskara sailak eta kultura sailak ere aurreko urtean baina aurrekontu handiagoa izango dute, %7ko igoerarekin.
Jendaurrean
Hasieraz onetsitako Aurrekontua jendaurrean egongo da, 15 eguneko epealdian. Epealdi horretan interesatuek aztertu eta udalbatzari erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote. Jendaurreko epea amaitu eta behin betikotzat emandakoan, webgunean zintzilikatuko dira aurrekontuen inguruko datu guztiak.