Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Olentzero eta Mari Domingi Iruran

Abenduaren 24an, Olentzero, Mari Domingi eta bere lagunak frontoian egongo dira, eurak agurtu nahi dituztenentzako.

2020·12·16

Olentzeroren etorrerarako, herrian zehar, kalejira egiteko asmotan baginan ere, abenduaren 10ean lehendakariaren dekretua argitaratu zenetik, horrelako ekintzak ospatzea debekatuta dago. Horregatik, eta Irurako haurrengan pentsatuta, Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera eskaini nahi dugu. Beti ere, osasun irizpideak eta aginduak finkatzen dituen neurriak betez.

Abenduaren 24an, Olentzero, Mari Domingi eta bere lagunak frontoian egongo dira, eurak agurtu nahi dituztenentzako; Hori bai, aforoa mugatuz eta txanda ezberdinak antolatuta. 

Parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du 688 82 72 06 telefonora WhAtsapp-a bidaliz, familiatik hurbilduko diren kide kopurua aipatuz eta horietatik haurrak zeintzuk diren esanez. Txandak, izen-ematearen hurrenkera errespetatuz osatuko dira eta txandaren ordutegia, bidalitako WhAtsapp mezuari erantzunez jakinaraziko zaizue. Izen emateko azken eguna, abenduaren 20a da. 

Inork desio ez duen arazorik ez sortzeko, eskaera bat egiten dizuegu; Behin bisita amaitzean, frontoi ingurutik aldentzeko, pilaketak sortu ez daitezen.

Zuen laguntza izango dugulakoan, eskerrik asko eta ondo pasa gabonak!!