Eduki publikatzailea
Atzealdea Ohiko erreserba-sistemara itzuliko gara: trinketeko eta frontoiko erreserba puntualak berriro Trinkete Tabernan egin beharko dira
Erreserbak
2026·07·09

Trinkete Taberna berriro ireki ostean, trinketeko eta frontoiko erreserbak egiteko ohiko sistemara itzuliko gara.
Denboraldi osorako erreserba egiteko, Kultura Bulegora deitu (688 827 206) edo gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko da.
Erreserba puntualak, berriz, Trinkete Tabernan egin beharko dira.