Agenda

Odol emateak

21 OTS

  • Otsailak 21
  • Arratsaldez
  • Herri eskolan

Covid-19ak eragindako egoerak behartuta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartetik zurekin harremanetan jarriko dira txanda eskaera egiteko.

Irurako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta

Odol emateak

 

Covid-19 neurriak

  • Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
  • Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
  • Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
  • Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
  • Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
  • Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
  • Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
  • Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
  • Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
  • Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.