Eduki publikatzailea

Atzealdea Nork nahi duzu San Migeletako txupinazoa botatzea?

San Migelak

2025·05·19


Herritarrek Txupinazoa botatzeko, gizabanakoak proposatzeko aukera dute, edo pertsona bat baino gehiago edo talde bat balitz, pertsona horiek nolabaiteko lotura eduki beharko dute elkarren artean (lanbide berekoak izatea, elkarte bateko partaide izatea, zaletasun berdina…).

Proposatzen den pertsonak edo taldeak lotura zuzena izan behar du Irurarekin.

Proposamenek bi atal izango dituzte:

1-Txupinazoa botako duen pertsona edo taldearen izena.

2-Arrazoia, labur-labur azalduta.

Proposamenak jasotzeko epea ekainaren 1a arte izango da.

Behin proposamenak aurkezteko epea amaituta, Udaleko Kultura mahaiak azterketa egingo du eta teknikoki egokiak ez diren proposamenak baztertu egingo ditu (akatsak dituelako, irizpideak betetzen ez dituelako, txupinazoa aurreko urte batean bota izan duelako…). Bestalde, proposamen integratzaileei, errespetuan oinarritutakoei eta ahalik eta adostasun eta atxikimendu gehien sor dezaketenei lehentasuna emanez aukeratuko du irailaren 26n jaien hasierako txupinazoa botatzeaz arduratuko dena.

Bete galdetegia hemen.

Navigation Menu

Navigation Menu