Eduki publikatzailea

Atzealdea N-1erako sarbide berrien inguruko azterketa egiteko konpromezua adierazi du Foru Aldundiak

Soinuaren aurkako panelen gaia ere aztergai

2024·02·13


Foru Aldundiko Errepide Saileko kideekin bildu ginen joan zen otsailaren 1ean. Bi gai nagusi landu ziren bertan; N-1ean soinuaren aurkako panelak jartzea, eta N-1erako sarbide berriak egitea. Gaiak aztertzeko konpromezua azaldu zuen Maria Ubarretxena sailburuak.

Soinuaren aurkako panelei dagokienez, urte luzetako aldarrikapena berretsi genuen Foru Aldundia. Herri txikiek duten desabantaila azpimarratu zuen bileran Gorka Murua alkateak: “Izan ere, panelak jartzeko garaian hainbat aldagai hartzen dute kontuan eta haietako bat biztanle dentsitatea da. Herri txikiok ez dugu aldagai hori betetzen. N1aren alboan bizi direnen arazoa konpontzea zailtzen digu horrek. Herri txikion desabantaila horren jakitun direla erantzun ziguten, eta Irurako arazoa aztertzeko konpromezua hartu zuten”.

N-1eko sarbide berriei dagokienez, beste konpromezu bat hartu zuten Aldundiko kideek: “Irurako herriguneak trafiko ikaragarria jasaten du egunero. Anoetara, Alkizara, Tolosara eta bereziki industria-gunera doazen ibilgailuek herrigunea zeharkatzen dute. Kutsadura, soinua, eta istripuak izateko arriskua areagotu egiten ditu egoera horrek. N1-ari sarbide berriak eginez asko arinduko litzateke arazo hori. Hori ere aztertzeko konpromezua hartu du Aldundiak”.

Udazken aldera bilduko gara berriz ere Foru Aldundiarekin, bi gai hauen jarraipen estua egiteko.

Navigation Menu

Navigation Menu