Eduki publikatzailea
Atzealdea N-1 errepidean pantaila akustiko berriak jarriko dituzte
2026·03·04

N-1 errepidean, Irura eta Anoetako irteeraren parean, pantaila akustiko berriak jarriko dituzte. Gaur egun dauden panelen jarraipena egingo da, eta beste 60 metro luzatuko dira.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak egin du, eta lanek 293.214,61 euroko aurrekontua izango dute. Obrak egiteko aurreikusitako epea 2 hilabetekoa da.
Bestalde, otsailaren 4an Irurako Udalak bilera izan zuen Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategietako Departamentuarekin. Bertan, obra honen berri eman zieten, eta udalak aurretik egindako eskaera ere helarazi zuen: Zilar kalea eta Laskibar auzo inguruan zarata murrizteko panelak jartzea. Foru Aldundiak proposamena aztertuko duela adierazi zuen.
