Eduki publikatzailea
Atzealdea N-1 errepidea itxita gaur gauean Villabona-Iruran
Bidegorria
2025·10·17

Gaur gauean, urriaren 17an, “Villabona-Irurako bidegorria”ren obren ondorioz, N-1 errepidea itxiko dute bi noranzkoetan, N-1 gaineko pasabidea ezartzeko lanak egiteko.
Gasteizerako noranzkoan, trafikoa gasolindegiko irteeratik 34. Industriagunera bideratuko da. Donostiako noranzkoan, berriz, Katategi-Laskibar industriagunetik desbideratuko da.
Bide-mozketa gaur gaueko 22:00etan hasiko da eta gehienez ere goizeko 6:00ak arte luzatuko da, lanak amaitu arte.
Argazkia: aiurri.eus