Eduki publikatzailea

Musikaldi, musikaren festa erraldoia, larunbat honetan

Ibarran eta Tolosan

2024·05·20


Larunbat honetan ospatuko da Musikaldi, Loatzo Musika Eskolak eta Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolak antolatuta. Euskal Herri osoko 53 musika eskoletako 2700 musikarik jarriko diote doinua egunari.

Musikaldi, bi urtez behin Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak egiten duen topaketa, Ibarran eta Tolosan ospatuko da aurten.  Hainbat emanaldi izango da zortzi gune ezberdinetan banatuta eta, kalejirak ere izango dira gozagarri. Tolosako Eduardo Mocoroa eta Loatzo Musika Eskolek antolatu dute jaia, elkarlanean, bi herrietako udalen babes eta laguntzarekin.

Hemen, eguneko EGITARAUA

Navigation Menu

Navigation Menu