Eduki publikatzailea
Atzealdea Mintzapraktika ekimenean izena emateko aukera Iruran
Mintzapraktika
2026·11·02

Iruran Mintzapraktika ekimenean izena emateko aukera dago urte osoan zehar. Herriko etxeetara egitasmoaren berri emateko esku-orriak banatu dira.
Ekimenak astean ordubetez euskaraz egiteko ohitura duten pertsonak eta euskara praktikatu nahi dutenak elkartzen ditu. Helburua da euskara hobetzea, egunerokoan gehiago erabiltzea, euskaraz bizitzea, jende berria ezagutzea, ondo pasatzea eta ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzea.
Parte hartzeko baldintzak
- Euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna izatea.
- Parte hartzea doakoa da.
- Izen-ematea urte osoan dago zabalik.
Nola eman izena?
Interesdunek hainbat aukera dituzte:
- Irurako Udaletxean bertan.
- Galtzaundi Euskaltzaleen Elkartean.
- Internet bidez: www.taupamugimendua.eus/mintzapraktika.
- Esku-orrian agertzen den QR kodearen bidez.

