Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Mintzalagunen izena emateko epea zabalik
Euskara praktikatu nahi baduzu edo beste norbaiti praktikatzen lagundu nahi badiozu, zatoz izena ematera.
2023·09·13
Zer da Mintzalaguna?
Mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.
Zertarako?
Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko!
Parte hartzeko baldintza
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Izen ematea
Doakoa da eta ikasturte osoan irekita dago.
- Zure udalean edota Tolosako Galtzaundi euskara taldean
- On-line: labur.eus/tolosaldea_mintzalaguna