Berriak COVID-19

Atzealdea Merkataritza eta ostalarientzako udal diru-laguntzak

Covid-19 koronabirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko, txikizkako merkataritza establezimendu nahiz ostalarientzako udal diru-laguntzak emateko urjentziazko deialdia.

2020·04·27


Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma  egoera  deklaratzen  da,  Covid-19ak  eragindako  osasun-krisialdia  kudeatzeko.  Errege-dekretu  horretan  bildutako  neurriek txikizkako  lokal  eta  establezimenduak  jendearentzat  irekitzeko etenaldia ezartzen dute, eta eteten dute, halaber, errege-dekretu horretan  behar-beharrezkotzat jotzen  ez  diren  jardueren  garapena.  Neurri  horien  ondorioz,  norberaren  konturako  langile askok eten behar izan dute beren jarduera.

Bada, Irurako Udalak, lagundu nahi du negozioak aldi baterako  ixteak  zuzenean  eragindako  galera  ekonomikoa  arintzen, eta, ahal den neurrian, halako negozioak itxi beharra ekiditen.

Alde  horretatik,  azpimarratzekoa da  udalerri  honetan  merkataritza  eta ostalaritza-sektorea ahula dela, eta, beraz, oso garrantzitsua da egoera honek gehiago ez ahultzea.

Programatzen diren laguntza ekonomikoak jardueraren gastuak  finantzatzera  eta,  ahal  den  neurrian,  diru-sarreren  galera arintzera  bideratuta  daude.