Eduki publikatzailea

Atzealdea Martxoak 8 Andragoran

4
Datozen egunetan antolatutako ekimenak

2025·03·13


Datozen egunetan, martxoak 8ren harira, Andragorak hainbat ekimen antolatu ditu.

Gaur, martxoak 13, arratsaldeko 18:00etan Andragoran, Bidez Bide elkartearen eskutik LUCES EN SOMBRA dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango da. Hona sinopsia: “Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak dira. Beraien kontakizunak, egiturazko desberdintasun guztiak eta aurre egin beharreko hutsune legal eta moral guztiak biltzen ditu, asko hitz egingo dugun arazo baten icebergaren punta delako.”

Gaztelaniaz eskainiko da eta herritar orori irekia izango da.

 

Martxoak 15, larunbata, arratsaldeko 19:00etan TOPIC-en ASAARI BIBANG-en HUMOR NEGRA bakarrizketa burutuko da. Saio hau Tolosaldea Garatzen-eko Migrazio eta Aniztasun Saila zein Tolosako Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolatutakoa da. Honela dio laburpenak: Humor Negra no es solo un show de comedia, es una declaración de intenciones. Un monólogo antirracista y afrofeminista en el que, a través del humor, Asaari es capaz de hablar sin tapujos de las particularidades de ser mujer, negra y migrante en España.

Sarrerak link honetan eskuragarri.

 

Bestetik, martxoak 18an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan Andragoran, Kera Elkartearen eskutik ERROMANI ERRESISTENTZIA hitzaldia. Bertan genero-ikuspegiarekin ijito-herriaren historiaz arituko dira, emakume ijito eta hauen feminismoez, atzo eta gaurko emakume-ijito erreferenteez eta komunikabide eta genero-ijitofobiaz. Saio hau ere herritar orori irekia izango da, eta euskaraz eskainiko da.

Martxoak 19, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Andragoran Ura Iturraldek gidatutako Jabetze Eskolako argazkigintza ikastaroko parte-hartzaileen erakusketa izango da. Zaintza da erakusketaren gai nagusia, eta Euskal Herrian bizi diren emakume migranteen testigantzak irudi eta testu bidez jasotzen ditu.

Martxoak 21, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Leidor-en AMAK antzerkia izango da: “Eskola bateko itxaron gelan atera ezinik geratzen diren 4 emakumeren arteko istorio desesperagarria da. Egoera larri honek mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu eta, bertan, amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira.”

Azkenik, martxoak 25ean, asteartean, arratsaldeko 18:30ean Andragoran eskualdean zehar izango den Zine Ziklo feministari hasiera emango diote “Mamífera” filmarekin; ondoren solasaldia egongo da. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin, eta ondorengo solasaldia euskaraz izango da.

1 2 3 4

Navigation Menu

Navigation Menu