Eduki publikatzailea
Atzealdea Martxan da Irurako bizikleta bidezko mugikortasun plana
Udal bizikleta plana
2025·05·07

Irurako Udalak martxan jarri du bizikleta bidezko mugikortasun plana. Herritarrek planoak ikusgai izango dituzte trinketean, kultur etxean eta plazan, gaurtik aurrera.
Planaren inguruko bi bilera izango dira datozen asteetan. Lehenengoa maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko ganbaran. Bertan, herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute.
Bigarren bilera, ekainaren 12an, arratsaldeko 18:00etan. Planari behin betiko itxiera emateko.
Informazio guztia hemen.