Eduki publikatzailea

Atzealdea Martxan da Errigorako kanpaina

Azaroaren 14ra arte

2024·10·29


Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).

Ekin eta ekin, urteak dira jada Agerrean euskara sustraitzeko lurra landu eta iraultzeko lanetan dabiltzala. Auzolan erraldoi batean lantzen dute lurra, euskaltzaleen arteko elkartasunez ematen diote zolari behar duen eguzki, ur eta haizea.

Euskara hauspotzen dabiltzan eragileek denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzeko ere. Lurraldeak batuz indarrak biderkatzeko modua da Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaliko diogu denon artean puzka!

Eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean eta hauspotu Nafarroako euskalgintza!

Oharra: Irurako Ikastolan jaso daitezke eskatutako saskiak.

Navigation Menu

Navigation Menu