Eduki publikatzailea
Atzealdea Maiatzak 17, homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna.
2024·05·13
Osasunerako Mundu Erakundeak 1990. Urteko maiatzaren 17an ezabatu zuen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik.
Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela lesbianen, homosexualen, bisexualen eta transexualen bizitza eta eskubideei dagokienez. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako egun bilakatu da.
Hala, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberastu egiten gaitu; horrenbestez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea jendartearen garapena bultzatzea da; alegia, inklusioaren alde eta bazterkeriaren aurka egitea, eta errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea.
Irurako Udalak bat egiten du maiatzaren 17ko aldarriekin eta konpromisoa adierazten du jendarte adeitsu, justu eta integratzaileago bat eraikitzeko lanean jarraituko duela.