Eduki publikatzailea
Atzealdea Loatzoko kaldereroek musikaz bete dute herria
Iruratik Anoetara
2025·02·21

Loatzo Musika Eskolako haur eta gazteek kolorez bete dituzte gaur Irurako kaleak. Zartaginak astinduz, inauterien gertutasuna iragarri dute lau haizetara.
San Migel plazatik abiatu da kaldereroen konpartsa eta Irura zeharkatu ondoren, Anoetara bideratu dira. Han amaitu dute gaurko jarduna, elkarrekin meriendatuz.