Agenda

Loatzo Musika Eskolako 20. urteurrena ospatzeko festa

16 EKA

  • Ekainak 16
  • 22:00
  • Zizurkilgo goiko frontoian

20 urte betetzen dira, Anoeta, Ibarra, Zizurkil, Villabona, Altzo, Alegia, Irura eta Adunako udalak, musika eskola publiko baten eskaintzan aurrerapausoak ematen ari direla, ikasle eta irakasle talde batek proiektu honetan sinesten dutela, herri txikietako biztanleek musika ikasi, tresnak jo, gozatu eta musikari profesionalak izateko ateak zabalik dituztela. Urte guzti hauetan, artista profesional asko sortu da Loatzotik: musikariak, antzerkilariak, dantzariak, margolariak... diziplina ezberdinetara hurbilduaz, munduak beste kolore batzuk badituela erakusten saiatzen direnak.

Eskerrik asko, hasieratik proiektu honetan sinetsi eta amesten jarraitzen duzuen guztioi; udal arduradun, udal langile, guraso, ikasle, irakasle… den denei, mila esker!!! 20 urte hauek ospatzeko, antolatu dugun jaialdi berezi honetan zuek denak egotea nahiko genuke.

 

Loatzo Musika Eskola