Berriak COVID-19

Atzealdea Liburutegia irekiko da ekainaren 8tik aurrera

Oharra

2020·05·29


Liburutegia irekita egongo da berriro ekainaren 8tik aurrera, egunero astelehenetik ostiralera goizez 11.00tik 13:00ra eta arratsaldez 17:00tik 19:00ra.

Segurtasun gomendioak Euskadiko Liburutegien sarean

  • Posible bada, liburuak aldez aurretik eskatu
  • Hobe bakarrik bazatoz eta liburua gordetzeko poltsa ekarri, mesedez
  • Adin txikikoak eta menpekoak bakarrik etor daitezke beste pertsona batekin batera
  • Eskuak garbitu eta maskara ekarri
  • Lurrean markatutako ibilbideak edo liburuzainen argibideak jarraitu
  • Tarte soziala errespetatu

3. Fasea: kontsultak, ikasgelak, LAM eta ekitaldi kulturalak

Fase honetan baimenduta daude ekintza hauek:

  • Liburutegian bertan kontsultak egitea eta irakurtzea.
  • Liburutegien arteko mailegua (ekainaren 15ean hasiko da).
  • Materialaren berrogeialdia, gutxienez, astebetekoa izango da.
  • Kultura-jarduerak

(Gainera, ekainaren 15ean erreserbak egiteko aukera, OPAC eta Liburubilan, berreskuratuko da.)

3. Fasea

Xedapen sorta hori 3. faserako aurreikusitako denbora-tartean egongo da indarrean; fase hori, hasiera batean, 2020ko ekainaren 8ko 00:00etan hasiko da, eta 2020ko ekainaren 21eko 00:00etan amaituko.

8. artikulua.– Kultura-esparrua.

Kulturaren esparruan, gehienez hau izango da edukiera artikulu honetan aipatzen diren jardueretarako:

  1. Liburutegiak: baimendutako edukieraren % 60 izango da gehienez edukiera, eta babes-arauak bete beharko dira eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utzi.
    Baimenduta egongo da mailegatzea, kontsultak egitea eta han bertan irakurtzen gelditzea, bai eta ikasteko gelak zabaltzea ere. Liburutegien arteko maileguak ekainaren 15ean hasiko dira. Erabiltzaileek itzultzen dituzten gauzak, gutxienez, astebete bereizita egongo dira.
  2. Museoak eta erakustaretoak: baimendutako edukieraren % 60 izango da gehienez edukiera.
  3. Zinemak, antzokiak, auditoriumak, karpapeko zirkuak eta kultura-ekintza eta -ikuskizunetarako beste establezimendu edo guneak: baimendutako edukieraren % 60 izango da gehienez edukiera, eta jarlekuak aurrez esleituko dira. Artista-taldeei dagokienez, ikuskizunak irauten duen bitartean baimenduta egongo da interpreteen arteko interakzioa.
  4. Leku itxietako kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren % 60 izango da gehienez edukiera, eta, betiere, laurogei lagun sartuko dira gehienez; jarlekuak aurrez esleituko zaizkie.
  5. Aire zabaleko kultur-jarduerak: baimendutako edukieraren % 60 izango da gehienez edukiera, eta, betiere, mila lagun sartuko dira gehienez; jarlekuak aurrez esleituko zaizkie, eta babes-arauak bete beharko dira eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utzi.

 

Informazio erlazionatua