Agenda
Atzealdea LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna
- Ekainak 28
- Egun osoan zehar
LGBT Harrotasunaren nazioarteko eguna, 1970 urtetik ekainaren 28an ospatzen da mundu osoan zehar. 1969ko ekainaren 28 goizaldean Stonewallen (New York), pertsona homosexualen askatasuna ‘ahalbidetzen’ zuen pub bakarrenetako batean poliziak sorrarazi zuen istilua eta ondorengo egunetan kale hartan egon ziren manifestazioek izandako oihartzunaren ondorioz ospatzen da.
Egun honen helburuak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira, harrotasun sentimendua ere azalaraziz. “Harrotasuna” bakoitzak bere buruarengan duen begirunea eta amodioa da, eta ondorioz errespetuz eta duintasunez tratatua izateko duen eskubidea, joera sexualengatik erasorik jasan gabe!