Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Laskibar parke berria
Informazio-oharra
2023·03·21
Irurako udalak 2022an Laskibar auzoko jolas parkearen egoera ikusita, bizilagunekin batera, aisialdi-gunearen partaidetza prozesua martxan jarri zuen. Behin prozesua aurkezteko bilera egin ondoren, proposamenak egiteko epea zabaldu zen eta hainbat eskakizun egin zenituzten. Jasotako proposamenak eta guneak eskaintzen dituen baliabide naturalak kontutan edukitzen saiatu da Udala, eta emaitzak auzotarren nahiak asetzea espero da.
Bigarren faseko lanak apirilaren 11ean (eguraldiaren arabera) hastea aurreikusten da, eta 3 aste inguruko iraupena izango du.
Kostua
- 1. Faseko inbertsioa EGINDA DAGO (tirolina eta ping-pong mahaia): 16.500 €.
- 2. Faseko inbertsioa (parkour zirkuitoa, balantzina, kolunpioa, txirrista pasabideko etxetxoak, Pic Nic mahaiak,...): 12.075 € + 45.508 € + 2.333 € = 59.916 €.
Informazio erlazionatua