Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Laguntza Desgaitasuna/mendekotasuna duten pertsona eta familientzako

Desgaitasuna/mendekotasuna izan eta tratamendua behar duten pertsonen famili edo interesatuentzako dirulaguntzen deialdia.

2020·09·30

Dirulagun tza honen xedea da Irurako Udalerrian bizi diren eta desgaitasuna/mendekotasuna duten pertsonei edo hauen familiei, horretarako behar duten tratamenduaren hileko gastuaren zama arintzea.

Hori dela eta, Irurako Udalak dirulag tzak emango dizkie, 2020. urtean, desgaitasun/mendekotasun tratamendurako zentroetara joaten diren pertsonei.

Udalbatzak onartutako eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako udal-ordenantzaren arabera emango da.

Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak

Udal ordenantzako 2. artikuluan finkatutakoak.

Eskaerak eta dokumentazioa

 Diru-laguntza jasotzeko eskubidea dutela uste duten familiek, udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo

agiri hau ekin batera:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen beste edozein nortasun agiri.
  • Familia liburua.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Desgaitasun edo mendekotasun agiria (udalari agiria eskuratzeko baimena emanez gero, ez da aurkeztu beharko).
  • Tratamendu beharra adierazten duen txostena, tratamendu mota adieraziz.
  • Tratamenduaren urteko aurrekontua.
  • Familia unitatearen diru-sarrera guztiak zuritu beharko dira: nomina, agiri, ebazpen… eta zinpeko aitorpena, 3. Artikuluko 3, 5, 7 irizpide kasuetan.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu

  • Epea: urriaren 1etik 30era.
  • Tokia: Udal honetako Harrera Bulegoan, San Migel plaza 1, 20271 Irura (Gipuzkoa) edo elektronikoki www.irura.eus helbidean.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Deiladia [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Adierazpena [pdf]

 

 

Dokumentuak deskargatu

Ordenantzak [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Eskaera orria [pdf]