Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Helduen kultur eta kirol jarduerak 2019/2020. Baja edo izen ematea

Orain arte ikastaroetan parte hartu duzuenoi gogoratzen dizuegu ikastaroei buruzko asebetetze inkesta bat bidali dizuegula.

2020·03·06

Helduen kultur eta kirol ikastaroen 1.go zatia (6 hilabete), martxoaren 27an bukatuko da.

Martxoaren 30etik ekainaren 19ra arte jarraitu nahi ez duenak, baja eman behar du kultura bulegoan edo 688874896 WhatsApp zenbakian izen-abizenak eta ikastaroaren izena  eta baja-eman nahi duela adieraziz.

Baja emateko epea, martxoaren 9tik 18ra.

Horrela egiten ez duenak jarraitu nahi duela ulertuko du udalak eta apirilean hiruhileko bati dagokion zenbatekoa kobratzeari ekingo dio.

Ikastaroa martxoaren 30ean hasi nahi duenak, inprimakia bete beharko du, plazak gelditzen diren ikastaroetan martxoaren 27a baino lehen.

Orain arte ikastaroetan parte hartu duzuenoi gogoratzen dizuegu ikastaroei buruzko asebetetze inkesta bat bidali dizuegula.

Asko eskertuko genizueke betetzen baduzue

 

Asebetetze inkesta