Eduki publikatzailea
Atzealdea Kultur mahaiaren bilera, urtarrilaren 14an
19:00, Eragileen txokoa
2025·01·08
Urteko lehen bilera egingo du Irurako Kultur Mahaiak, urtarrilaren 14an.
19:00etan da hitzordua, Eragileen txokoan eta gai ezberdinak izango dira aztergai. Gabonetako ekitaldien balorazioa egingo lehendabizi eta ondoren, otsaileko ekitaldi sorta antolatuko da. San Migel jaien antolaketarako lehen pausoak ere emango dira urtarrileko bilera honetan.
Irurako herritar guztiak gonbidatuta daude Kultur Mahaiko bileratan parte hartzera. Guztion artean eskaintza aberatsagoa prestatuko dugu.