Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Kultur eta Kirol ikastaroetako 2021/2022 ikasturtean parte hartuko duten ikasleen zerrendak

Ikastaroetan onartutakoen zerrenda

2021·09·22

Datuen babeserako legea errespetatu nahian, ez ditugu ikasleen izen abizenak argitaratuko, ikasle bakoitzari esleitu diogun kodea baizik.

Helduen kasuan NAN zenbakia eta izen-abizenen inizialekin osatu dugu kodea eta haur eta nerabeen kasuan, haurraren izen-abizenen inizialarekin eta gurasoen NAN zenbakiaren azkeneko 4 digitoekin.

Interesatuek ez badute bere kodea identifikatzen izena eman zuten ikastaroan, lagunduko diogu topatzen udaleko kultura zerbitzuan, 943 692 674 zenbakira deituaz.

Agertzen diren zerrendak dira osatu diren taldeenak. Zerrendarik ez badago, ikastaro horren taldea ez delako osatu da.

Hauek dira osatu ez diren taldeak:

Haurren ikastaroetan

  • DAD (Diziplina Anitzetako Dantzak) • Hastapena
  • DAD (Diziplina Anitzetako Dantzak) • Aurreratua
  • Eskalada LH5

Helduen ikastaroetan

  • Mindfulness
  • Pilates asteazkena • 09:15/10:15
  • FJZ(Forman Jarri Zaitez) • 15:00/16:00
  • Egur-taila

Behin betiko zerrendak irailaren 27tik aurrera egongo dira ikusgai.

Izena emateko epea bukatua dagoen arren, plaza libreak dauden taldetan posible izango da matrikulatzea ikastaroaren 2. Astera arte (urriaren 15ª azkeneko eguna).

 

Dokumentuak deskargatu

Haurren zerrenda [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Helduen zerrenda [pdf]