Berriak COVID-19
Atzealdea Koronavirus Bandoa
2020·03·12
Euskadin gertatu diren Koronabirus –COVID19– infekzio-kasuen ondorioz eta infekzio-kopuruak gora egingo duela aurreikusita, Udalak, Osasun Sailak eta Osakidetzak gomendio hauek hedatu nahi ditu:
- Eskuak maiz garbitu, batez ere ura eta xaboia erabiliz.
- Ahoa eta sudurra estali ukondoaz edo zapi batez, eztul edo doministiku egitean. Zapia berehala bota eta eskuak alkoholezko oinarria duen desinfektatzaile batekin edo uraz eta xaboiaz garbitu.
- Adinekoengandik edo gaixotzeko arriskua duen jendearengandik metro bateko distantzia mantendu, artapenak gehiago hurbiltzea eskatzen duen kasuetan izan ezik.
- Begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestu.
COVID-19 infekzio-kasuen susmoa dutenek deitu telefono honetara: 900 20 30 50. Ez deitu SOS Deiak 112ra, telefono hau larrialdi egoeretako bakarrik da.
Neurri hauek hartzea beharrezkoa da prebentzio moduan infekzio kasuak prebenitzeko eta transmisioa saihestekom, hala ere lasaitusun mezua zabaldu nahi dugu eta alarmismoetan ez erortzea eskatzen dugu, jarraitu Osasun Saila eta Osakidetzak emandako gomendioak.
Alkatea