Berriak COVID-19
Atzealdea KORONABIRUSA: eta etxeko animaliak
2020·03·16
Irurako Udalak hainbat gomendio helarazi nahi dizkie animalien jabeei, animalien zaintzarekin lotuta.
COVID – 19k aitortutako pandemiak eragindako egoeraren aurrean, maskoten osasun-arretari dagokionez, honako alderdi eta gomendio hauek azpimarratzen dira.
Lehenik eta behin, esan behar da ez dagoela ebidentzia zientifikorik etxeko animaliek COVID-19 pairatzen dutenik, beraz, transmititu dezaketenik. Ildo horretan, jarduteko jarraibide hauek proposatzen dira:
Neurri orokorrak
- Eskuak garbitzea + Gizarte-distantzia + eztul egitean estaltzea + Ez ukitu begiak, sudurra eta/edo ahoa.
Neurri orokorrak etxeko animaliekin
- Animalia ukitu ondoren: eskuak garbitu + ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Kalera irten ondoren etxera iristean: garbitu gel desinfektatzailearekin animaliaren kuxinak eta isatsa, prebentzioz.
KORONABIRUSAren positiboak diren pertsonentzako neurri orokorrak.
- Maskoten zaintza beste norbaiti uztea gomendatzen da, ahal denean.
- Animaliarentzako tresna berriak erabiltzea. Inoiz ez erabili pertsona positiboak erabilitako tresnak.
- Positibo ematen badu eta animalia beste pertsona batekin utzi ezin bada, higiene-neurriak zorroztu behar dira, hala nola eskuak garbitzea, maskara erabiltzea animaliaren aurrean eta animaliarekin kontaktua saihestea, ahal den neurrian.
Baimendutako neurriak
Etxetik atera Zaitezke txakurrak paseatzera ateratzeko. Horretarako, komenigarria da neurri hauek hartzea:
- Paseo laburrak egitea, animaliaren behar fisiologikoak betetzeko behar den denbora.
- Beste animalia eta/edo pertsona batzuekiko kontaktua saihestea.
- Ur-botila detergentearekin eramatea gernua egiten duen lekuan isuritzeko eta gorozkietarako poltsak erabiltzea.
- Jende gutxiagoko ordutegiak lehenestea.