Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Komun publikoa non?

Urriaren 18an, astelehena, irekiko da bainu publikoaren kokapena aukeratzeko parte-hartze prozesua

2021·10·15

Irurako Udalak, eguneroko lanean, ahaleginak egiten ditu herritarrentzat beharrezkoak diren zerbitzuak ahalik eta egokienak izan daitezen. Kasu honetan, kalean komun publiko bat jartzearen beharrari erantzun nahi diogu. Herritarrek hainbat alditan eginiko eskaera da (Irura-lagunkoia, auzoz auzokoak, etab.), nahiz eta oso desberdinak izan proposatutako kokapenak.

Irurako Udalak bi kokapen alternatibo proposatu ditu:

  • Bata, San Migel plazan, Eskola- Zaharreko aldamenean autobiaren azpian dagoen tunelaren ondoan
  • Bestea, Loatzo plazan Ibaigain pasealekuaren mugan.

Informazio gehiago

Informazio erlazionatua