Eduki publikatzailea
Atzealdea Komun publiko berria Iruran: irekiera apirilaren 7an
2026·04·01

Komun publiko berria jartzeko lanak amaitu dira, eta azpiegitura berria apirilaren 7an irekiko da herritarren erabilerarako.
Komun publikoaren kokapena erabakitzeko, 2021. urtean galdeketa bat egin zen, eta guztira 154 boto jaso ziren. Emaitzen arabera, Herriko plaza izan zen aukerarik bozkatuena. Hala ere, emaitza estua izan zela kontuan hartuta, etorkizunean Loatzo plazan beste komun publiko bat jartzeko aukera ere aipatu zen.
Galdeketaren emaitzak hemen ikus daitezke: https://www.irura.eus/eu/komun-publikoa-non
Proiektuaren kostua 55.448,39 eurokoa izan da, BEZa gehitu gabe. Gainera, ekimen hau Udaleko bi alderdi politikoek 2025eko aurrekontuak onartzeko negoziazioetan adostu zuten.
Komun publiko berri honek bereziki ibai ondoko pasealekuan ibiltzen direnei emango die zerbitzua, eta herritarrek egindako eskaeretan adierazitakoari erantzunez, bereziki adineko pertsonen beharrei erantzuteko helburua du.
