Eduki publikatzailea

Atzealdea Kirol pistako sarearen apurketa

3
Kirol pista

2025·04·02


Kirol pistak duen itxituran apurketak egin dituzte. Udalak irmoki gaitzetsi du gertaera hau eta adierazi du ezin direla onartu herriko instalazio publikoetan horrelako ekintzak. Eta, gogorarazi du, herritar guztiek kontuan izan behar dituztela horrelako jokabideen ondorioak.

Udalak 7.326 euro bideratu behar ditu kalte horiek konpontzeko, eta horrek bestelako proiektu batzuk atzeratu edo bertan behera uztea dakar.

Gertaera honen harira, Udalak herritarrei dei egiten die hausnarketarako tarte bat hartzera, bai etxean, familian, ikastetxeetan, gaztelekuan zein lagunartean, horrelako ekintzen ondorioez kontzientzia hartzeko. Apurketa ekintzek kalte materialak ez ezik, arrisku egoerak ere sor ditzaketela nabarmendu nahi du.

Azkenik, Udalak arduraz jokatzeko mezua zabaldu nahi du. Halako portaerak garestiegi irteten zaizkigu irurarroi, eta ez dira soilik kalte materialetan geratzen; guztion segurtasunerako arriskua ere sortzen dute. Instalazio publikoak zaintzea guztion ardura da, eta Iruraren etorkizunerako ezinbestekoa da erantzukizunez jokatzea.

1 2 3

Navigation Menu

Navigation Menu