Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Kirol-pistako obretarako diru-laguntzak
Ebazpena
2022·02·28
Irurako frontoiaren alboan kokatuta dago duela hilabete batzuek eraiki zen kirol pista berria. Obraren kostuari aurre egin ahal izateko, hainbat dirulaguntza deialdietan parte hartu du Irurako Udalak. Hain zuzen ere, duela aste batzuk iritsi zen horietako azken deialdiaren aldeko ebazpena. Ondoren, obra honen kostua eta jasotako dirulaguntzen kopuruak ikusi daitezke:
Balantzea
- Obraren kostua: 147.877,77 €
- Dirulaguntzak guztira: 145.657,06 €
Foru Aldundia
- Mugikortasuneko eta garraio publikoko zuzendaritza “Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko programa”.
- Dirulaguntza: 4.347,69 €
- Kultura, lankidetza, Gazteria eta kirol departamentua “kirol-instalazioetan obrak egiteko dirulaguntzak”.
- Dirulaguntza: 83.924,00 €
Eusko Jaurlaritza
- EREIN publikoak “G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak diren diru-laguntzetan”.
- Dirulaguntza: 57.385,37 €