Eduki publikatzailea
Atzealdea Kalistenia parkeko lizitazioa martxan da
2025·02·27

2024ko aurrekontu parte-hartzaileetan, herritarrek aukeratutako proiektua da kalistenia parkea. Pasaden urteko udal aurrekontuetako partida bat gorde zen lanak aurrera eramateko, eta parkearen aurrekontua 30.000€-koa da. Lizitazioa dagoeneko martxan dago, eta interesa duten enpresek martxoaren 10a arteko epea izango dute beraien hautagaitza aurkezteko. Lana burutzeko 2-3 hilabeteko epea izango du hautatutako enpresak. Ibaigain pasealekua eta Etxezarreta parkearen arteko plazan kokatuko da proiektua. Parkea gune ezberdinetan banatuta egongo da, haietako batzuk gune inklusiboak izanik. Zorua EPDM materialez egindakoa izango da, eta 116 metro karratuko azalera izango du.