Eduki publikatzailea
Atzealdea Kaldereroak Anoetan eta Iruran
Kaldereroak Anoetan eta Iruran
2026·01·14

Otsailaren 6an Kalderero festa antolatu nahi da Anoetan eta Iruran, baina horretarako boluntarioen laguntza behar da. Zehazki, kalejiran haurrak zaintzeko, merienda prestatzen laguntzeko eta trafikoa bideratzeko boluntarioak bilatzen dira.
Ez da lan zaila, baina parte-hartzea ezinbestekoa da.
Laguntzeko prest daudenek izena eman dezakete honako bide hauetatik:
- Anoetan: kultura@anoeta.eus
- Iruran: 688 874 896
Izena emateko epea urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.
Boluntario gutxieneko kopurua lortzen ez bada, tamalez, Kalderero festa ez da antolatuko.
