Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Jolashezi. 2021/22 ikasturtea. LH1/LH2-ko haurrentzako kirol ikastaroak

Bilera telematiko bat antolatu dugu, ekainak 10ean, arratsaldeko 17:00tan

2021·06·08

Udalean denbora daramagu 6-8 urte  bitarteko haurrentzako  kirol eta heziketa garapenaren  esparruan egokiena izan litekeen egitasmoari buruz hausnartzen. Adin horietan ezinbestekoak diren hainbat gauza hartu behar dira kontuan: jolasa, gorputz adierazpena, berdintasuna eta abar. Gizarteak berak daraman garapenari begiratuz, gure seme-alabei genero ikuspegia, modu parte-hartzailea edo iritzi kritikoa bezalako terminoak ikasi eta praktikan jarri ahal izateko tresna egokia eskaini nahi diegu.

Orain arte, kirolaren esparruan eskalada, irristaketa eta disziplina anitzeko dantza eskaini izan diegu. Ikastaro horiek ondo gidatuak egon arren eta harrera ona izan arren, ez dakigu  beharko luketen funtzio nagusia betetzen ote duten, edo behintzat zalantzan jartzen dugu aukerarik  onena hori ote den. LH1 eta LH2ko ikasleak, eskola kirola aurreko fasean aurkitzen dira, eta agian beste perspektiba zabalago batetik erreparatu behar diogu garai honi.

Seguraski, Udalak dituen galdera eta duda horiek, familietan ere edukiko dituzue. Horregatik, zuekin batera hausnarketa konpartitu bat osatzeko ariketa   proposatzen dizuegu. Gai honekin zerikusi handia duten beste bi agenteak, ikastetxeak eta Foru Aldundia dira.

Euren esperientzia eta jakintzak erabaki onena hartzen lagunduko digu. lehen aipatu dugun errealitateari erantzun nahian, Foru Aldundia Jolashezi izeneko programa bat bultzatzen ari da Gipuzkoako herri guztietan.  Jolashezi programaren informazioa jasotzeko aukera izango duzue, Foru Aldundiko Itsaso Nabaskues kirol teknikariaren eskutik.

Ariketa hau burutzeko bilera telematiko bat antolatu dugu, ekainak 10ean, arratsaldeko 17:00tan, ondorengo loturan:  https://meet.jit.si/2021/22KirolikastaroakLH1-LH2

 

 

Dokumentuak deskargatu

Informazio guztia [pdf]

Informazio erlazionatua