Agenda

Atzealdea "Sufrimendua ala gozamena" - Atzeratua datarik gabe!!

Jokin Lizeagaren hitzaldia
28 URR

  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Herri eskolan (gela borobila)
  • Nori zuzendua:  Publiko guztia
  • Euskaraz

Jokin Lizeaga mendi korrikalariaren hitzaldia. 2018an mendian izandako istripuak zer pentsatua eman dio Lizeagari: mendian egindako ibilbide luzeaz, mendizaletasunaz, mendian korrika egiteari buruz, arriskuez, bizitzaz… Bere gogoetak partekatuko ditu iruratarrokin. Istripua izan zuenetik, lehen aldiz emango du jendaurreko hitzaldi bat Lizeagak.

Gonbidapena eskatzen du

Jokin Lizeaga

 

Covid-19 neurriak

  • Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
  • Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
  • Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
  • Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
  • Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
  • Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
  • Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
  • Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
  • Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
  • Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.