Eduki publikatzailea
Atzealdea Jokabide narratsak hondakinekin
2024·08·01
Azken asteotan hondakinak azaldu dira herriko mendi inguru batean eta, baita Malaka errekan ere. Jokabide hori ez da inola ere onargarria. Hondakinak modu egokian kudeatu behar dira guztion onurarako. Kutsadura saihestu eta elkarbizitza zaintzea guztion ardura da.
Horrez gain, oraindik ere bada zabor poltsak lurrean utzi, hondakinak ondo sailkatu gabe atera, edota traste handiak ateratzeko egunetatik kanpo ateratzen dituenik ere. Zikinkeria sortzen dute jarrera horiek eta, baita hondakinek kudeaketa zerbitzuaren garestitzea ere. 2025eko apirilean indarrean sartuko den lege berriaren arabera, sortzen den hondakin kopuruaren araberako tasa ordaindu beharko da. Garrantzitsua izango da, beraz, ahalik eta hondakin gutxien sortzeaz gain, ondo sailkatzea. Guztioi dagokigu gure hondakinen ardura hartu eta ondo sailkatzea.