Eduki publikatzailea
Atzealdea John Cabang herritarrari omenaldia, azaroaren 30ean
2024·11·22
Azaroaren 30ean omenaldia eskainiko diogu John Cabang herritarrari.
Maila bikaina erakusten ari da bere kirol ibilbidean. Aurtengo udan esaterako, Pariseko Joko Olinpiarretan izan da. Munduan barrena gure herriaren izena zabaldu du atleta gazteak eta etorkizun paregabea du aurrean.
Egindako lan guztia eta erdietsitako lorpenak gogoan, omenaldia eskainiko diogu azaroaren 30ean. Ekitaldiaren bultzatzaile dira Gipuzkoako Atletismo Federazioa, Irurako eragile ezberdinak eta Irurako udala.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia eta, udalak gerturatzeko gonbita zabaldu nahi die herritar guztiei.