Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Jaso zure txakurraren gorotzak eta Irura garbi mantendu
Zure etxean nahi ez baduzu, kalean ere ez
2022·05·13
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal-ordenantza dugu Iruran. Horren helburua animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza bateratzea da, ingurumenaren osasunerako, eta pertsonen nahiz ondasunen lasaitasun, osasun eta segurtasunerako.
Gogoan izan
- Etxetik txakurra paseatzera irteterakoan ez ahaztu kaka jasotzeko poltsa.
- Txakur kakak botatzeko zaborrontziak edo errefusaren edukiontzi grisa erabili.
- Animalien gorozkiak bide eta espazio publikoetan uzteak herritarroi kalte eragiten digu eta 601,01 eurora arteko isuna izan dezake.
Informazio erlazionatua