Eduki publikatzailea

Atzealdea JALGI HADI! dokumentalerako crowdfunding kanpaina

JALGI HADI! dokumentala

2025·04·02


JALGI HADI! dokumentalerako crowdfunding kanpaina abiatu dute AEK-Korrikak eta Mirokutana ekoiztetxeak, euskararen bihotza eta burua proiektu batean elkartzeko asmoz.

Zer kontatuko du dokumentalak?

"Korrika barrutik ezagutuko dugu: batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egingo diegu, Korrikaren emozioa lehen pertsonan bizitzeko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dugu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu."

Egin klik eta lagundu crowdfunding bitartez!

Poltsiko guztietarako moduko diru-ekarpenak egin daitezke, 20 eurotik hasita. Martxoaren 17tik apirilaren 25era bitartean eman daiteke laguntza.

Navigation Menu

Navigation Menu