Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Itxialdian mintzalagun

Deialdia

2020·11·30

Herriko hainbat eragilek arduraz ikusi dugu COVID-19ak ekarri zuen itxialdiak zer-nolako eragina izan zuen haur eta gaztetxo batzuengan, euskararen erabilerari dagokionez, besteak beste.

COVID-19ak eragindako balizko itxialdi egoeran edota berrogeialdi motzagoetan, etxean/familian euskarazko harremanik izango ez duten haur eta gaztetxoak izan izango ditugu herrian, eta, egoerari aurrea hartu nahian, familia horien berri izan nahi dugu.

  • Zure familia horietako bat al da?
  • Nahi al duzu zure etxeko haurrarekin edo gaztearekin hitz egiteko familia euskaldun batekin hitzordu telematikoak euskaraz egitea?

Izen ematea hemendik egin dezakezue