Eduki publikatzailea
Plaza, oinezkoen gune
2024·09·06
Duela bi hilabete eman zen plaza oinezkoen gune bihurtzeko pausoa. Debekatua dago ibilgailuentzat plazara sartzea, salbuespen hauekin: bertakoak, udal eta larrialdi zerbitzuak, zamalanak, mantenimendu eta zerbitzu teknikoak, hilerrira joan behar dutenak.
Horrez gain, plazan aparkatzea debekatua dago 10:00etatik 20:00etara, banatzaile, ostatu eta bertakoek zamalanak egiteko izan ezik.
Bi hilabete dira araudi berria indarrean jarri zenetik eta, denbora tarte honetan, abisuak jarri zaizkie arau-hausteak egin dituztenei. Aurrerantzean, ordea, salaketak egiten hasiko da Udala. Oinezkoen gunean ibilgailuek zirkulatzea arauhauste larria da eta 200,00€ko isuna du.