Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Iruran hutsik dagoen lokalen alokairurako dirulaguntza. 2022
Iruran hutsik dagoen merkatari tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekintzalearentzat lokalaren alokairurako dirulaguntza. 2022 deialdia.
2022·02·09
Dirulaguntzaren xedea
Iruranhutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekintzailearentzat lokalaren alokairurako dirulaguntza.
Udaleko Udalbatzak onartutako eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako Udal Ordenantzaren arabera emango da.
Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak
Udal ordenantzako 3. artikulua.
- a) Jarduera motari dagokionean:
- Txikizkako herri merkataritzako jarduerak izatea, azken bezeroarekin edo herritarrarekin harreman zuzena dutenak.
- Pertsonei zuzendutako zerbitzuak.
- Jarduera komertziala izanik, Udalerri honen biziberritze ekonomiko eta sozialerako lagungarria izango dela kontsideratzen den bestelako edozein jarduera.
- b) Ekintzaile eta enpresa proiektuaren ezaugarriak.
- Jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez izatea.
- Jarduera garatzeko, hutsik dagoen Irurako merkataritza lokal bat alokairuan hartzea.
- Enpresaren langile kopurua gehienez ere 5 izatea.
- Gorago adierazitako baldintzetakoren bat betetzen ez dituzten enpresek ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan.
- Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea.
- Ekintzaile eta lokal jabearen artean alokairu kontratua sinatzea.
- Jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea, Tolosa Garatzen S.A.-ren dagokion zerbitzuaren jarraibideak jarraituz.
- Ekintzaileak lokal-jabearekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun harremana daukaten ezkontidearekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin ahaidetasun harremanik ez izatea.
- Foru Ogasuneko zerga betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin dituen betebeharretan egunean dagoela egiaztatzea.
- c) Lokalaren alokairuaren ezaugarriak.
- Lokalaren alokairuaren prezioa gehienez ere 10 €/m²ko izango da.
- Alokairuan hartzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez.
Dirulagu tzaren zenbatekoa. 5.000 €
- Partida: 1.0000.471.431.10.00.2022.
Eskaerak non eta noiz aurkeztu
- Epea: Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta biharamunetik hasita, 2022ko abenduaren 31ra arte.
- Tokia: Udal honetako Harrera Bulegoan, San Migel plaza 7, 20271 Irura (Gipuzkoa) edo elektronikoki www.irura.eus helbidean.
Dokumentuak deskargatu