Eduki publikatzailea
Atzealdea Iruran euskara sustatzeko plan estrategikoa: AROA
AROA
2025·05·23

Ekainaren 10ean saio ireki bat egingo da udaleko ganbaran, 18:00etatik 19:30era, AROA planaren ildo nagusiak adostu eta ekintza zehatzak elkarrekin definitzeko. Prozesu honetan herritarren iritzia funtsezkoa denez, galdetegi bat ere sortu da euren ekarpenak jasotzeko.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu prozesu honetan parte hartzera, euskararen aldeko konpromisoa elkarrekin berritu eta indartzeko.
Informazio gehiago eta galdetegia eskuragarri daude Euskara zerbitzuaren atalean.