Eduki publikatzailea
Atzealdea Iruran, 21 herritar euskara ikasten ari dira 2025-2026 ikasturtean
2025·12·01

Irurako herritarrek erantzun ona eman diote 2025-2026 ikasturterako euskararen matrikulazio kanpainari. Guztira, 21 irurar ari dira euskara ikasten inguruko euskaltegietan, nahiz eta aurten ez den talderik osatu Iruran bertan maila bakoitzean gutxieneko ikasle kopurua (6) lortu ez delako.
Ikasleetatik 11 Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian matrikulatu dira, eta beste 10 AEK Euskaltegian.
Mailaka, datuak honako hauek dira:
- A0: 2 ikasle
- A1: 4 ikasle
- A2: 3 ikasle
- B1: 2 ikasle
- B2: 4 ikasle
- C1: 2 ikasle
- C2: 4 ikasle
GUZTIRA: 21 ikasle
Udalak datuok “oso positiboak” direla baloratu du eta ikasleen ahalegina txalotu du, herritar gehiagok euskarara hurbiltzeko pizgarri izan daitekeelakoan.