Eduki publikatzailea

Atzealdea Irurako Udalaren APPa, herritarren eskura

APPa

2026·10·08


Irurako Udalak herritarrak animatzen ditu Udalaren APPa deskargatzera eta "Idatzi Udalari" atala erabiltzera. Aplikazioak Udalarekin harremanetan jartzeko bide erraza eskaintzen du, herritarren ekarpenak jasotzeko.

"Idatzi Udalari" atalaren bidez, zalantzak, oharrak eta proposamenak bidaldu daitezke, baita fitxategiak erantsi ere. Udalak 48 orduko epean erantzuteko konpromisoa du, jasotako mezuak lanketa berezirik eskatzen ez badu.

"Idatzi Udalari" atalaren bidez, 226 bidalketa egin dituzte herritarrek 2023ko irailaren 26tik 2026ko urriaren 5era bitartean; horietatik 72, aurten.

Gainera, APPan Udalaren albisteak irakurri, agenda kontsultatu eta tramiteak egin daitezke, herriko informazioa eskura izateko eta Udalarekin harremana errazteko tresna baita.

Deskargatu Irurako Udalaren APPa eta helarazi zure ekarpenak "Idatzi Udalari" atalaren bidez.

Navigation Menu

Navigation Menu