Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako Udalak zuhaitz mozketa burutu du herri onurako mendian
2025·04·02

Irurako Udalak zuhaitz mozketa bat egin berri du 2.046 1 zenbakiko herri onurako mendian, egur ustiaketa erabateko mozketaren bidez gauzatuz.
Kokapena:
-
Unada: 33
-
Azalera: 5,23 ha
-
Espeziea: 826 pinus nigra ssp laricio (larizio pinua)
Mozketa burutzeko ardura izan duen enpresa enkante bidez izendatu zen, eta honakoa izan da operazio honen etekin ekonomikoa:
-
Kontratuaren prezioa: 29.339,00 euro (BEZik gabe)
-
%21eko BEZa: 6.161,19 euro
-
Guztira: 35.500,19 euro (BEZ barne)
Aldi berean, baso planaren idazketa lanak martxan daude. Plan horrek zehaztuko du mozketa egin den eremuan etorkizunean zer jarduera burutuko diren. Udalak prozesuaren inguruko informazioa ematen jarraituko du.