Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako Udalak N-1arekin lotura aztertzeko lizitazioaren berri eman du
2026·02·18

Otsailaren 4an, Irurako alkateak eta udal aparejadoreak bilera egin zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia departamentuko arduradunekin.
Bilera horretan jakinarazi zieten Irurak N-1 errepidearekin lotura egin dezaketen balizko adarrak aztertuko dituen trazaduren proiektua idazteko lizitazioa abian jarriko dutela.
Irurako Udalak urteak daramatza herriak trafikoarekin duen arazoari irtenbidea eskatu eta aldarrikatzen. Hala azpimarratu zen bileran ere. Izan ere, 2021. urtean Udalak gaiaren inguruko azterketa egin zuen, hainbat proposamen jasotzen dituena, eta Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zuen:
https://www.irura.eus/documents/105316/22929906/Irura+zeharbidea+diagnostikoa+proposamenak/4c4beeb5-38a6-cb47-27d5-5d3c14b8c557
Irurako Udalak uste du Irurarekin zor bat dagoela, herriak trafikoak sortzen dituen kalte larriak pairatzen baititu. Irurarrek trafikoaren ondorioz jasaten dituzten arazoei —segurtasun eza, kutsadura, zarata eta bestelako eraginak— aurre egiteko irtenbideak eskatzen jarraituko du Udalak.
Era berean, Irurako Udalak positibotzat jotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako pausoa, eta gaiari jarraipena egiten segituko du.
